XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abuztuaren 13an Irungo aduanan sinatu zioten eta abuztuaren 27an Hendaiatik itzuli ziren.

-Oso bidaia polita izan zen.

Gauza asko ikusi genituen.

17-18 urterekin garai hartan Erromara joatea, orain Karibera joatea bezala zen gogoratzen zuen Jose Jabier San Sebastianek emozioa izkutatu ezinik.

Janaria guk eramaten genuen eta prestatu ere geuk egiten genuen.

Hala ere, ez genuen oso ondo jan.

Turismoa egiteko aukera izan zuten gazteek eta Erromako komentu batean zegoen moja antzuolarra, Arrandariko Julia Arrieta, bisitatzeko astia ere hartu zuten.

Erromako katatunbak ikusi zituzten eta Cesareok, han egon zireneko agiria lagatzeko meza eman zuen bertan.

Etxerako opariak ere ekarri zituzten Erromatik; mutilek kafeontziak.

Ez ziren mutilak bakarrik izan Italia ezagutzeko aukera izan zutenak.

Hurrengo urteko udan, don Cesareok Antzuolan egin zuen egonaldiaren azken aldera, nesken txanda izan zen.

Hauek ere Italia ezagutu behar zuten eta don Cesareok beste bidaia bat antolatu zuen.

Bidaia horretara joan zen Anparo Arregi antzuolarra.

Berak kontatu zidanez, mutilek egin bezala, dirua lortzen pasatu zuten urte osoa:

- Hogeita hamar bat neska joan ginen eta Bergarako neska batzuk ere etorri ziren gurekin, autobusean lekua gelditzen zen eta.

Gu ere Danok Baten izan ginen pintxoak egiten, dirua lortzeko.

Badakit don Cesareok likore botilak eraman zituena, baina horretaz bera eta gu zaintzen joan ziren zaharrenak arduratu ziren -azaldu zidan.